XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

HAZPARNE

Herriko kontseilua. - Hunen hiruan urthea, arrosarioko igandearekin juan zaukun beste mundurat Lissar jaun auzapeza. Geroztik auzapezik gabe ginen. Igande huntan sarthu da herriko etchean kontseilu berria. Huna nor ditugun.

Auzapez: Louis Madre jauna pilotari handi Eskual-Herri guzian ezagutua. Achuantak: Andre Cabiro, Felix Etchevers eta Henri Andrein. Kontseiluko: Abadie Pierre, Amespil Charles, Bonnet Jean, Carrau Jean, Etchebaster Pascal, Lagrenade Baptiste, Larramendy Jean (Ebasun), Laborde Guillaume, Hiriart-Solet Jean-Pierre, Morlas Jean, Marot Jean-Baptiste, Negueloua Jean Baptiste, Partarrieu Jean eta Périé Fernand.

Gure konplimenduak.

Laborarier. - Buruzagi mota guziek galdatzen dute laborari eta jateko gauzak eskuetan dituztener, ahal bezen laster helaraz dezaten biltzalen, artho, ogi, lursagar, esne, ilhar, hots jateko gauza, saltzeko dituzten guziak, hiritarrek ez dezaten goserik ukhan. Frantses on gisa, nahiko dugu denek eginbide hertsi hori bethe.

Bikari berria.- Etche-barne jaun apheza igorri daukute bikari. Sortzez Lekhondarra, Lissarragako seme.

Ongi ethorri, jauna; agian luzaz egonen zira gutartean. Ezagutzen zaituztenek salhatu daukute, Hazpandarrek behar dituzten guziez dohatua zirela; hea etzitugunez jadanik begikoa.

Alemanak juan. - Azken soldadoak juan zaizkun agorrilaren hogoiean eta ondoko bizpahiru egunez, bozkalentziazko orenak ukhan ditugu herri guzian bainan gehienik karriketan. Zer mundua! Leiho guziak banderaz beztituak, khantu, oihu, irrintzina, bazen zorion zokho guzietan. Herriko etchean eta gerlan hilen harriaren aitzinean bildu gira hilez orhoitzeko eta emaiten daizkuten erakaspenez orhoitzeko. Agian galdatzen daukutena obratuko dugu denek, herrakunde guziak bazterturik. P.D.